Dena prest San Bartolome jaiei ongi etorria emateko

Asko izaten dira parte hartzen duten txirrindulariak. / I.A.B.
Asko izaten dira parte hartzen duten txirrindulariak. / I.A.B.

Ostiralean hasiko dira festak, mus eta pilota txapelketak eta herri afaria aurrera eramango direlarik

MIRYAM GALILEAITSASO.

San Bartolome Deunaren ospakizunak ostiralean hasiko dira, lau egunetan zehar adin guztientzako ekintzak aurrera eramango direlarik bertan. Musika, afariak, paella, kirola, txapelketa desberdinak... guztientzako aukerak eskainiko dituzte itsasoarrek, eta dena prest dute dagoeneko.

Ostiralean, abuztuak 23, martxa hartuko dute jaiek, arratsadeko 16:00etan Mus Txapelketarekin aurrera egingo dutelarik. Jarraian, 18:00ak aldera pilota express izango dugu eliz atarian eta lehenengo eguna agurtzeko herri afaria egingo da plazako karpan gaueko 21:00etan Jun da Jo taleak alaituta; azken honetan Maddalen Arzallus eta Harkaitz Allur dira partaideak.

Larunbat goizean aurrera egingo dute jaiek. San Bartolome eguna, festetako handia ospatuko da eta ekitaldiak meza nagusiarekin hasiko dira 11:00etan herriko parrokian. Jarraian herriko ondareari buruzko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Arratsaldean, berriz, gaztetxoen txanda iritsiko da eta hauek altxorraren bilan arituko dira, bukatzerakoan Alaiki taldea izango delarik. Eguna amaitzeko Zahagi ardoa dastatu eta berriro ere Alaiki taldea egongo da plazan.

Igandean hilerrian ospatuko da meza eta jarraian toka txapelketari ekingo diote enparatzan. Arratsaldean, eguneko ekitaldiekin amaitzeko, 'Rita' antzezlana eskainiko da Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren esku.

Bizikleta Trabesia

Urtero bezala oraingoan ere Mendi Bizikleta Trabesia aurrera eramango da Itsasoko San Bartolome festen egitarauaren barruan, hau hurrengo larunbatean ospatuko delarik. Egun honetan ere paella lehiaketa izango dugu eta gauean Segan taldeak piztuko du giroa.

Temas

Jaiak