Dekorazio tekniken ikastaroaren azken txanpa

Dekorazioa. Poltsak eta mahai-bideak dira aurten aukeratutako proiektuak; hiru egunetan aurrera eramango da ikastaroa. /  GALILEA
Dekorazioa. Poltsak eta mahai-bideak dira aurten aukeratutako proiektuak; hiru egunetan aurrera eramango da ikastaroa. / GALILEA

'Camino de mesa' delakoa eta rafiako poltsoa egiten ari dira aurten, dekorazio teknika berriak erabiltzen ikasiz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Uztailaren 13an elkartu ziren lehenengo aldiz Dekorazio Teknika ikastaroko partaideak eta hiru ostiraletan bilduko dira, gaur azken eguna izanik, aukeratutako lanak burutzeko. Urtero teknika desberdinen bat ikasten dute eta proiektu pare bat burutzen dituzte, oraingoan aukeratutakoak mahai-bideak eta poltsak izan direlarik.

Aurrekoetan bezala, honetan ere Maite Fernández eta Helena Herreros dira ikastaroko arduradunak. Maitek «Artez restauración» enpresa du Bergaran eta Helenak berriz «Izeder» eskulan tailerra, Bergaran hau ere.

Stencil, sublimazioa, esku hutsez (mano alzada delakoa)... teknikak lantzen ari dira ikastaroan eta hauek erabiliz poltsa josi eta apaindu, hau pintatuz, ponpoiekin...; eta oihalak landuz ere mahai-bideak egin dituzte (camino de mesa delakoa).

Urte batzuk dira ikastaro hau proposatzen dela Udaletik uztailan zehar burutzeko eta taldetxoa finkoa bilakatu da urte hauetan, zortzi-hamar bat lagun gustura aritzen direlarik. «Guztiak ezagunak dira, aurreko urtetan ibilitakoak eta esku ona dute gainera! Aurten berri bakarra dugu iakstaeroan», azaltzen du Maite Fernandezek.

Hiru egunetan hiru orduko saioak eramaten dira eta ordu hauetan lantzeko bi proiektu desberdin proposatzen dira urtero, hauek aurrera eramateko beti teknika berriren bat ikasten dutelarik. «WhatsApp talde bat dugu aurreko urtetako partaideekin eta talde horretan proiektu desberdinak proposatzen ditugu, ideia desberdinak bota. Azkenean ikasleak dira pare bat aukeratu eta behin betikoak aukeratzen dituztenak. Gero, aukeratutakoaren arabera, teknika berriren bat sartzen dugu, hau gurekin ikasi eta aurerrantzean norberak etxean praktikatzeko aukera ere izan dezan», azaltzen du Fernándezek.

AUrten, esan bezala, bi proiektu landzen ari dira, alde batetik «Camino de mesa» delakoa egiten ari dira. «Honetan sublimazioa teknika berria erabiltzen ikasi dugu. Hau transferentzia teknika berri bat da, plantilekin margotzea. «Esténcil» delako teknika ere erabili dugu», dio irakasleak.

Bigarren proiektua rafiako poltso bat egitea izan da, eta hau ere dekoratzea. «Bi zamau-babesekin (salvamanteles delakoa) egin dugu poltsoa, hauek josiz, eta ondoren norberak nahi izan duen moduan dekoratu ditu: margotu, apaingarriren bat kokatu....», dio Maite FErnándezek.

Aurreko bi saioetan lana asko aurreratu dute eta gaur dute azkeneko eguna bi proiektu hauek burutzeko eta azken ukituak ere emateko. Hurrengo urtean ere tailerra eskainiko dela espero dut guztiak oso gustura aritzen baitira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos