Ama Birjinaren agerraldiak ezagutzeko bisitak martxan

Aterpea. Bisita aterpean amaitzen da. /  GALILEA
Aterpea. Bisita aterpean amaitzen da. / GALILEA

Bi bisita aurrera eraman dira dagoeneko eta hurrengo astetan beste bi hitzordu hartuta daude

GALILEA EZKIO.

Ekainaren hasieran gauzatu zen Sabino Legarda-Ereñoren azken proiektua eta handik aurrera astebururo Ezkioko Ama Birjinaren agerraldiak gertatu ziren modua eta lekua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen da bisita gidatu batean. Dagoeneko pare bat talde izan ditugu herriko pasarte hauek ezagutzen eta aurrera begira ere beste hiru programatuta daudela aitortzen du gidak.

Dokumentu ugari daude Anduaga zelaian gertatutakoaren inguruan, liburuak ere idatzi izan dira eta ahoz aho pasatu diren istoriak ez dira falta. Honekin guztiarekin dokumentatu eta bisita gidatua eskaintzen du Xabino Legarda-Ereñok asteburuetan, Goza ostatu parean elkartu, Bereziartua anai-arreben etxe parean, eta bisita hantxe hasten delarik. «Testuingurua oso garrantzitsua da eta horregatik momentu horretan bizi zen egoera politikoa, ekonomikoa... azaldu beharra dago. Ondoren, agerraldiekin jarraitzen da bisita», azaltzen du Legarda-Ereñok. Kalbariotik aurrera abiatu eta Ama Birjinaren aterpera heltzen da, bertan agerraldien azalpena ematen delarik. «Lehenengo igarleen erretiroa On Amundarain apaizarekin... Lehenengo agerraldiak gertatutakoa azaltzen dut bisita honetan, benetan hemen gertatu zena», dio Legarda Ereñok.

Bisita hauek 40 minutuko iraupena dute gutxi gorabehera, beti ere bisitariek duten interesaren arabera luzatu daitezkelarik.

Hitzordua

Bisita gidatuak ostirala, larunbata eta igandetan aurrera eramaten dira, hauek doakoak izaten direlarik, Sabino Legarda-Ereñoren esku. Honen inguruko informazio gehiago izateko edo hitzordua zehazteko 676 897 566 (Xabino) telefono zenbakira deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos