Berrogei haurrekin hasiko da ikasturte berria herriko eskoletan

Berrogei haurrekin hasiko da ikasturte berria herriko eskoletan

Herriko eskolak bizi bizirik daude: haurreskolan sei ume matrikulatu dira eta herri eskolan 35 izango dira, guztira 41 txiki

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Opor luzeak izan dituzte herriko txikiek eta hauek amaitzear daude laster ikasturte berria hasiko delarik. Irailaren 1ean bueltatu ziren andereño eta hezitzaileak eta egun hauetan dena prest uzten ari dira haurrak bueltatzen direnerako. Aurten guztira 41 ikasle egongo dira Ezkioko bi eskoletan.

Haurreskolakoak izango dira aurrenengoak, hauentzako lehenengo eguna gaur izanik. Aurreko ikasturtean lau txiki izan genituen eta oraingoan, sei izango dira bertan; batentzako bigarren urtea izango da, eta bost berri gehiago.

Haurreskolako lehenengo egunetan egokitzapena aurrera eramaten da, guraso, haur eta hezitzaileak elkar ezagutu eta haurrak gustura geratzeko. Epe hau amaitu ondoren, haur bakoitzak bere ordutegia egiten du. Gogoratu haurreskolak duen haur kopuru gaitasuna kontutan hartuta, eta honen %75a betetzen ez denez, matrikula egiteko epea ikasturtean zehar zabalik mantentzen dela, epe ofizialez aparte.

Herri eskola

Ezkio eta Itsasoko herri eskola ere indartsu hazten doa. Aurreko ikasturtean 30 ikasle izan zituen eta aurtengoan bost gehiago egongo dira 35ra iritsiz. Udaletxeko ganbaran hartu zuten martxan, egungo eskolako beheko solairuan indarrak berritu zituzten eta aurreko ikasturtean jada bigarren solairua estreinatu zuten. Gogoz eta gogor hazten doa Ezkio eta Itsasoko eskola txikia eta haurrentzako lehenengo eguna astelehena izango da iraila guztia goizez bakarrikjoango direlarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos