Berrogei ezkiotar inguru, Durangoko Azoka bisitatzera

Taldea. Durangoko azokara joaten dira herritarrak urtero. /  YARTU
Taldea. Durangoko azokara joaten dira herritarrak urtero. / YARTU

GALILEA EZKIO.

Izena emateko epea agortuta, guztira 37 lagun animatu dira Durangoko Azoka bisitatzera beste herritarrekin batera, txangoa datorren ostegunean izango delarik.

Egitaraua itxita dago aspaldi eta egun osoko plan bikainaz gozatuko dute herritarrek: goizeko 9:00etan elkartuko dira Anduaga industrialdean, Euskorot parean, eta Durangoko bidea hartuko dute; 10:30ak inguru egongo dira Durangon eta goiz osoan zehar bertako liburu eta artisau azokak bisitatuko dituzte.

Arratsaldeko 13:00etan Durangotik irten eta Derion egingo dute bazkaria. Ondoren, arratsaldeko 17:30ean Bilboko Itsasadarrean ordubeteko paseoa egingo dute itsasontziz: Bilboko erdiguneari bisita egiteko balioko du, Udaletxeko zubitik hasi eta Zorrozaurre ingururaino. Arratsaldeko 18:45ak inguru etxerako bidea hartuko dute.

 

Fotos

Vídeos