Begirale ikastaroan izena emateko azken eguna bihar

Begiraleak. Hainbat ekintzatan parte hartzen dute./
Begiraleak. Hainbat ekintzatan parte hartzen dute.

GALILEAALTO UROLA.

Begirale tituloa eskuratzeko aukera zabaltzen ohi da Urola Garaian urtero eta aurtengoan ere ikastaroa aurrera eramateko intentzioa dago, honetan interesa dutenek bihar izena emateko azken aukera izango dutelarik.

Oraindik badago tokia Aisialdiko Begirale ikastaroan parte hartzeko. Interesatuek bihar izango dute izena emateko azken aukera, eta matrikula egiteko bi modu dituzte. Alde batetik, Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegotik pasa daitezke, goizeko 7:30etik arratsaldeko 15:00etara. Edo bestetik, aurkeztu beharreko dokumentazioa, hau da, Aisialdiko Begirale ikastarorako izena emateko orria (beteta eta sinatuta) eta NANren kopia haz@legazpi.eus e-postara bidaltzea. Azken kasu honetan, udalaren erantzuna jaso beharko da, eskaera onartua izan dela jakiteko.

Ikastaroa

Eusko Jaurlaritzako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua lortzeko aukera ematen du ikastaro honek. Oraingoan, Urtxintxa aisialdi eskolak emango du eta honek 150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu guztira; euskaraz izango da.

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da, urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara), eta gabonetako lau egunetan (goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara). Bestalde, otsaileko asteburu bat ere, Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean igaroko dute.

Ikastaro honetan datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiek parte hartzeko aukera dute, Legazpikoak izan edo ez eta plazak bete arte.

Ikastaroaren matrikula 445 eurokoa da, eta ordainketa bi zatitan egin daiteke. Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Zalantzaren bat argitu nahi izanez gero, Legazpitik 010 telefonora deitu daiteke; eta bertatik kanpo, 943 73 70 30 telefonora.