Aztiriako eta Gabiriako jaie agurra datorren urterarte

ARANTZAZU BAZTARRIKAGABIRIA.

Amaitu dira bai Aztiriako eta bai Alegiako jaiak, Santa Marinak eta Madalenak hurrenez hurren. Bietan giro bikaina eta egitarau itzelak egon dira: DJ, trikitilari, txistulari, herri kirol, tortilla lehiaketa, madalena jan, eta beste hainbat ekitaldirekin.

Aztirian igande goizean mendi lasterketa egon zen eta bertan Joanjo Igartzabal irten zen garaile, eta emakumezkoetan, berriz, Edurne Elkoroiribe izan zen irabazlea. Lasterketan azpimarragarria da egon zen elkartasun eta kidetasun erakusketa. Izan ere, lasterkari bat ondoezik sentitu zen anbulantziarik iristerik ez zegoen leku batean eta beste bi lasterkarik lasterketa bertan behera utzi eta ezinduari laguntzea erabaki zuten.

Bestalde, Aztiriako auzokide helduena ere omendu zen. Aurten ohore hori Biurrun baserriko Javier Zabaleta 'relojeroak' jaso du. Javierri zuzendutako hitz goxo, bertso eta aurreskuak egon ziren, eta Aztiri-Bat elkarteak makila eta lore sorta eman zizkion.