Azken hiru hilabeteetan ere gure Ezkutuko Altxorrak ezagutu daitezke

Ezkutuko altxorra. Legazpiko Igaralde baserria eta XVI. mendeko errotara bisita. /  GALILEA
Ezkutuko altxorra. Legazpiko Igaralde baserria eta XVI. mendeko errotara bisita. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen «Ezkutuko Altxorrak» bisita gidatuen egitaraua aurrera doa, martxoaren 10an hasi eta datorren abenduaren 9an amaituko delarik. Datozen hiru hilabeteetan zortzi egun aukeratu dira eta hauetan Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoienako altxor ezkutu desberdinak ezagutzeko bisitak aurrera eramango dira, hauek guztiak XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartuta.

Oso ezagunak ditugu Loiolako Santutegia, Antioko ermita edo Arantzazuko Santutegia adibidez, baina Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi ez dira hain ezagunak: Ezkioko San Migel eliza, Azpeitiko Bakardaaren kapera, Zumarragako Legazpi dorretxea edota Arrasaten San Balerio ermita, besteeak beste, eta hauek hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen digu Ezkutuko Altxorrakek.

Hurrengo hiru hilabeetako ekintzak prest daude, aurtengo programa abenduaren 9an amaituko delarik. Horrela, zazpi altxor urrian; bost azaroan eta azkenik, abenduko zubia aprobetxatuz, hamar leku bereziez bustitzeko aukera eskainiko digu programa honek.

«Ezkutuko Altxorrak» egitarauak bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, ez daudelako jendearentzat irekiak, edota haiek erakusteko giza-baliabideedo baliabide materialik ez dagoelako.

Egitaraua

Hilabete bakoitzeko asteburu bat aukeratu eta bisitaz jozten dute antolatzaileek, eta azaroari dagokionez hilaren 13 eta 14 ean aurrera eramango dira. Larunbatean goizeko 12:00etan hasiko dira bisitak: Legazpiko Igaralde baserria eta XVI. Mendeko errota, eta Azkoitiako Santa Maria la Real parrokia eta organo zikloa. Egun honetan aurrera eramango diren beste bi bisitak Oñatin izango dira, arratsaldeko 13:00etan Giltzapeko altxorrak, eta 19:00etan Ignaziotar lurraldean ilunabarrean.

Igandean berriz, goizeko 11:00etan Aretxabaletako elizateen erdigunea ezagutzeko aukera egongo da; 12:00etan berriz Legazpiko artzantzaren ekomuseoa pintxoarekin, eta Azpeitiako Elosiagako Santa Luzia ermita eta sagardoaren lurraldea.

Azaroan ere bi egunetan aurrera eramango dira bisitak, kasu honetan gure bailarari bakarra suertatu zaiolarik Zumarragan. Horrela, hilaren 10ean eguerdian Eskoriatzako «indianoek eraikitako herria», Zumarragako Santa Lutzi azoka dastaketarekin eta Azpeitiako Soreasuko Sebastian Donearen parrokia bisitatzeko aukera izango da.

Azaroaren 11n berriz, goizeko 11:00tan Aretxabaletako 'elizateak ezagutzen: Galartza', eta 12:00etan Zestoako gune historikoa ezagutzeko auekra izango dugu.

Abenduan, urtea amaitzeko, bisita ugari izango dira, abenduaren 6an hasi eta 9an bitartean aurrera eramango direlarik. Gure bailarari dagokionez, Zumarragako Legazpi dorretxea, Urretxuko Santa Barbara ermita eta sukaldaritza tailerra, eta Ezkioko San Migel eliza neguko produktuen dastatzearekin izango dira aukerak.

Aurrekoetan egin izan den bezala, bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira, eta bisiten erreserba egiteko azken eguna ostiraleko 12:00ak izango da. Bisiten prezioa 3 eurokoa da, hamabi urte arteko haurrek eta jubilatuak dohain sartzeko aukera dutelarik.

Informazio gehiago jasotzeko edo erreserbak egiteko: info@tierraignaciana.com helbidera idatzi edo hurrengo telefonoetako batera deitu: 943 79 64 63 (Debagoiena), 943 72 20 42 (Urola Garaia), edota 943 85 11 00 / 943 15 18 78 (Urola Erdia).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos