Borrar
'Handia' filmaren inguruko erakusketak 13 argazki biltzen ditu, eta azaroaren 4ra arte dago ikusgai Galilea
Aurtengo udan, iaz baino 900 bisitari gehiago izan dira Igartubeitin

Aurtengo udan, iaz baino 900 bisitari gehiago izan dira Igartubeitin

Ohikoa denez, katalanak izan dira nagusi, balentziarrak eta madrildarrak ondoren. Atzerrikoei dagokionez, gehiago etorri dira orokorrean eta bereziki, Argentinatik, Frantziatik eta AEBetatik

Martes, 11 de septiembre 2018, 14:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ezkioko Igartubeiti baserri-museoak zifra onak bilduta itxi du udako denboraldia. Igoerarik nabarmenena uztailekoa izan da, udalekuetako taldeak izan dituztelako. Guztira, 330 haurrek parte hartu dute tailer, erakusketa eta programazion.

Hilabete hauetan #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! aldi baterako erakusketa izan da ikusgai. Goya Sarietako aurreko edizioan 'Handia' filmak lortu zituen izendapen kopuruari ohore egiten dion erakusketak, baserriko gune ezberdinetako, horien artean, sukaldeko eta arto lehortegiko filmazioko 13 argazki biltzen ditu. Uztailaren 18an Mendebalde erakusketa inauguratu genuen. Asier Gogortza egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako multzoak ezaguna zaigun iruditegia berrirakurtzea proposatzen digu. Erakusketa hau azaroaren 4ra arte izango da ikusgai.

Bisitariek beraien neurrirako esperientzietaz ere gozatu ahal izan dute, beraien zentzumen guztiak erabiliz, baratzea eta usaindun lorategia ezagutuz, beraien xaboiak eginez eta landa inguruneko produktuak dastatuz.

Bisitarien azterketari dagokionez, aipatzekoa da abuztuan estatutik bertaratutako turista kopurua, aurreko urteekin alderatuz, iaz baino %23 gehiago izan dira eta. Ohikoa denez, katalanak izan dira nagusi, balentziarrak eta madrildarrak ondoren. Atzerriko bisitariei dagokionez, gehiago etorri dira orokorrean eta bereziki, Argentinatik, Frantziatik eta AEBetatik.

%26ak Internet bidez ezagutzen dute museoa eta % 22k gomendatuta. Ekainean eta uztailean, hain zuzen, aipatzekoa izan da familikoak eta lagunak gomendatuta museora joandako bizkaitar bisitari kopurua.

Aipatzekoa da ere bai bisita errepikatzen dutela %15ak, hau da, museoa ezagutzen du baina erakusketaren bat ikustera edo esperientzia berrien bila itzultzen da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios