Aurtengo udan iaz baino 900 bisitari gehiago izan ditu Igartubeiti baserriak

Igartubeiti. Sukaldea, baserrietako bizimodua argi erakusten digun etxeko txokoa. /  GALILEA
Igartubeiti. Sukaldea, baserrietako bizimodua argi erakusten digun etxeko txokoa. / GALILEA

Aipatzekoak dira ekaina eta uztailan jaso diren bizkaitar bisitarien kopurua, famili eta lagunak gomendatuta

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Amaitu dira udako turismo hilabeteak gehienentzat. Jendea oporretan egonda museo, monumentu, mendi eta bestelako tokiak ezagutzera joanda aurtengoane re gure inguruan. Ezkioko Igartubeitira hurbildu diren bisitarien datuak ikusirik, oso baikorrak izan direla esan daiteke. Ekainean, uztailean eta abuztuan gerturatutako bisitariak iaz baino 900 turista gehiago etorri dira Igartubeitira. «Igoerarik nabarmenena uztailekoa izan da udalekuetako taldeak izan ditugulako, guztira 330 haurrek parte hartu dute Gorputz anitzen inguruko sormen tailerrean, #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketaren programazioaren barne», azaltzen dute museotik.

Bisitariek beraien neurrirako esperientzietaz gozatu ahal izan dute hilabete hauetan ere, beraien zentzumen guztiak erabiliz, baratzea eta usaindun lorategia ezagutuz, beraien xaboiak eginez eta landa inguruneko produktuak dastatuz.

Igartubeitik luzatutako datuen arabera, bisitarien azterketari dagokionez, aipatzekoa da abuztuan estatutik etorritako turista kopurua, aurreko urteekin alderatuz, iaz baino %23-a gehiago izan delarik, hain zuzen ere.

«Ohikoa denez, katalanak izan dira nagusi, eta balentziarrak eta madrildarrak ondoren. Atzerriko bisitariei dagokionez ere aurten gehiago etorri dira orokorrean eta bereziki, Argentinatik, Frantziatik eta AEBetatik etorritakoak izan ditugu», diote Igartubeititik.

Baserria nola ezagutu duten galderari erantzunez, %26ak Internet bidez ezagutzen dute museoa eta %22k gomendatuta gerturatu dira Ezkiora. «Ekainean eta uztailean aipatzekoa da izan ditugun bizkaitar bisitari kopurua, hauek familikoak etalagunak gomendatuta etorri direlarik. Azpimarratzekoa da ere %15ak bisita errepikatzen duela, hau da, museoa ezagutzen du baina erakusketaren bat ikustera edo esperientzia berrien bila itzultzen da», azaltzen dute.

Erakusketak

Hilabete hauetan #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! aldi baterako erakusketa izan da ikusgai, hau martxoan zabaldu zelarik.

Goya Sarietako aurreko edizioan Handia filmak lortu zituen izendapen kopuruari ohore egiten dion erakusketa honek, baserriko gune ezberdinetako, horien artean, sukaldeko eta arto lehortegiko filmazioko hamahiru argazki biltzen ditu.

Bestetik, uztailak 18an Mendebalde erakusketa inauguratu zen Igartubeitin. Asier Gogortza egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako multzoak ezaguna zaigun iruditegia berrirakurtzea proposatzen digu. Erakusketa interpretazio zentruko atarian kokatuta dago, «poster» formatoa itxura erabili izan da eta hau azaroaren 4a arte izango da ikusgai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos