Aurtengo azken altxorrak bisitatzeko aukera abenduan

San Migel. Ezkioko parrokiara bisita abenduaren 9an. / GALILEA
San Migel. Ezkioko parrokiara bisita abenduaren 9an. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen aurtengo egitaraua amai-tzear dago, abenduan zehar bisita ugari aurrera eramango direlarik.

Abenduaren 6an hasi eta 9an bitartean izango dira bisitak, gure bailarari dagokionez, Zumarragako Legazpi dorretxea, Urretxuko Santa Barbara ermita eta sukaldaritza tailerra, eta Ezkioko San Migel eliza eta neguko produktuen dastaketa izango dira aukerak.

Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira, eta bisiten erreserba egiteko azken eguna aurreko ostiraleko 12:00ak izango da. Bisiten prezioa 3 eurokoa da. Hamabi urte arte eta jubilatuak dohain.

Informazioa: info@tierraignaciana.com edo 943 79 64 63 (Debagoiena), 943 72 20 42 (Urola Garaia), edota 943 85 11 00 (Urola Erdia).

 

Fotos

Vídeos