Aukera zabala izango da Berastegin igandeko azokan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO BERASTEGI.

Aurrera darrai Berastegiko Kultur Asteak. Igande honetan izango da egitarauako ekitaldi nagusietako bat, azoka. Bertan herritarrek eta kanpotik etorritako ekoizleek jarritako postuetan barazki, goxo eta bestelako produktu ugari erosteko aukera egongo. Gainera, Gazta Lehiaketa; Postu Lehiaketa; Arroz Esne Lehiaketa; eta Ahari, Ardi eta Bildots Lehiaketa. Animalia ezberdinen eta rally-ko argazki onenen erakusketak ere egongo dira. Sari banaketa arratsaldeko 13:30erako iragarrita dago. Arratsaldean, 18:00etan, talo jatea eta gazta eta arroz esne dastatzea, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Maider Agirre trikitilarien emanaldia.

Bihar, arratsaldeko 16:00etan, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteko bi kideen eskutik, Gaztainondo elkartean egongo da. 18:00etan berriz, Aroa eta Mirariak magia-ikuskizuna egongo da Asier Kidam magoaren eskutik, erabilera anitzeko gelan. 22:00etan, 'Putinen despedidakoa' antzezlana, ikusteko aukera egongo da niko dute eskolako gimnasioan. Gaur berriz, arratsaldeko 16:30ean, Hiriko jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskolako atarian. Tartean, txokolate jatea, Guraso Elkartearen eskutik. Iluntzeko 19:00etan, Madagaskar, eskalada aitzaki ikus-entzunezkoa Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos