Ataungo txokoak ezagutzera 31 ezkiotar animatu dira

Txangoa. Aurreko urtean Bermeo miatu zuten. /  YARTU
Txangoa. Aurreko urtean Bermeo miatu zuten. / YARTU

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Yartu Kultura elkartekoek, herriko Udalarekin batera, urtero antolatzen dute txangoa Euskal Herriko txoko desberdinen bat miatzeko. Aurten aukeratutako helmuga Ataun izan da, txangoa uztailaren 21ean aurrera eramango delarik, eta honetan ezkiotar talde politak parte hartuko du.

Adin desberdinetako 31 herritarrek eman dute izena Ataungo altxorretako batzuk elkarrekin ezagutzeko. Txangoa uztailaren 21ean goizeko 10:30etan hasiko da, Udaletxe parean elkartu eta Ataungo bidea hartuko dutelarik; ordu betean eguneko lehenengo ekintzari ekingo diote.

Barandiaran museoarekin hasiko da eguna; hau ikusi eta Larruntzako zerrategia eta errotara bisita gidatua ere egingo da. Haurrentzat mitologia-maskaren tailerra aurrera eramango da eta bukaeran denontzat kondairen kontaketa izango da ganbaran.

Bazkaria Bittor jatetxean izango dute eta arratsaldean, eguna borobiltzeko, Ataungo Organo Barrokoaren nazioarteko XII. jaialdia ospatzen denez, Munduko hainbat etniako musikak eta Euskal musika kontzertua ikustera joango dira: sopranoa, organoa, biolina, etnien musika-tresnak eta Ataungo abesbatza.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos