Astelehenean hasiko dira Jostunen Txokoko saioak

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Kultura batzordeak antolatzen duen udazkeneko egitarauaren baitan, Jostun Txokoari hasiera emango zaio astelehenean.

Josten ikasi nahi duten edo dakitena sakondu nahi duten pertsonei zuzenduta dago eta urriaren 8an, astelehena, hasi eta abenduaren 17an amaituko da. Bitarte horretan, astelehenero izango dute hitzordua, 17:00etatik 18:30era kultur etxean.

Txartelak salgai

Alegiako jubilatuek irteera berri bat prestatu dute datorren hilaren 18rako, osteguna. Azken irteeran bezala Nafarroa aldera joango dira eta Iratxen egingo dute egun pasa. Goizeko 8:45ean abiatuko dira zubitik autobusez eta 10:30ean hamaiketakoa izango dute Iratxen bertan. Ondoren, Iratxe upategiak, ardoaren museoa eta Aiegin dagoen Ardoaren Iturria bisitatuko dituzte eta bazkaldu baino lehen, merkatua ikusteko aukera ere izango da. 14:30ean bazkaria izango dute eta ondoren bingoa eta dantzaldia, arratsaldean etxera itzuli aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos