Borrar
Ficoba. Gabonetako Feria. TURISMOA
Asteburuetako planak dira gure turismoaren izarrak

Asteburuetako planak dira gure turismoaren izarrak

Hiru egunetan zehar 18.000 bisitari inguru jaso ditu Ficoba Azokak

MIRYAM GALILEA

ALTO UROLA.

Miércoles, 13 de diciembre 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiru egunetan zehar aurrera eraman da Ficoban Gabonetako Feria, honetan gure turismoaren eskaintza ere egon delarik eta hau amaituta, adituek egiten duten balorazioa oso positiboa izan da.

Ficobatik azaltzen dutenez, aurreko urtearekin konparatuz, parte hartzailetza %12an igo da, hiru egunetan zehar guztira 18.086 bisitari jaso direlarik; ostiralean jende gehiena gerturatu zen 7.000 bisitariekin. Azoka honetan 126 erakuslehio egon dira oraingoan. Gerturatu den jendearen profila begiratuz, 62%a Irun ez den beste herrietatik datorrela agertzen du, eta %70a behin baino gehiago bertan egon dela dio, azokarekiko fideltasuna azalduz.

Asteburuak

Urola Garaiak bere turismo eskain-tza zabaldu du Ficoban ere, bisitari ugari gurera hurbildu direlarik informazio eske. «Gure standari dagokionez batez ere asteburuetan egiteko plan ezberdinak eskatu dituzte, gure eskualdean familia planak eskeini direlarik, hauen artean, Olentzero, Artzaitxo, Errotari eta Aikur Erle museoan egin daitezken famili planak hain zuzen ere», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

«Honetaz gain, jendeak mendi ibilbideei buruzko galderak egin ditu eta kasu honetan eta azokaren profila dela eta, Inaziotar Lurraldeari buruzko hainbeste informazio ez da eskatu; turismo familiarra batipat», dio.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios