Aste Santuko oporrak gogoz hartuko dituzte haurrek, batzuk 12an eta besteek 18an

Haurreskola. Gustura aritzen dira haurrak herriko haurreskolan./
Haurreskola. Gustura aritzen dira haurrak herriko haurreskolan.

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Gutxi falta da Aste Santu edo Udaberriko oporrak heltzeko eta haurrak, nahiz eta eskolan ederki pasatu, ziur hauek gogoz hartuko dituztela.

Ezkio eta Itsasoko haurreskolaren kasuan aurten apirilaren 18an hasi eta hilaren 28ra arte izango dituzte oporrak. Bestalde, Ezkio eta Itsasoko Herri Eskolako haurrek, apirilaren 12an eguerdian hatuko dituzte oporrak eta hilaren 28ra arte izango dute jai.

Korrika txikia

Apirilaren 11n ospatuko dute Ezkio eta Itsasoko Herri Eskolako haurrek 21. Korrika Txikia aurten. Eguna bagenekien baina ordua ziurtatzea falta zen eta badakigu dagoeneko: arratsaldeko 15:15etan abiatuko da korrika eskolatik. Korrikak apirilaren 13an, goizez, zeharkatuko du herria.