Borrar
Martintxo. Haurrentzako egokitutako bisita Igartubeitin. IGARTUBEITI
Aste Santuko ekintza, bisita eta tailer bereziak abian

Aste Santuko ekintza, bisita eta tailer bereziak abian

Egunero, apirilaren 8ra arte, ekintza, joku, tailer eta bisita berezi ugari aurrera eramango dira gure bailarako herrietan

DV

ALTO UROLA.

Viernes, 30 de marzo 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten ere familia eta bestelako bisitariei zuzendutako ekintzez jositako egitaraua prestatu dute Urola Garaiako Turismokoek, gure herrietako monumentu, museo eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izateaz gain famili eta gaztetxoei zuzendutako ekintza bereziak ere aurrera eramango direlarik. Lehenengoak ostegunean izan genituen. «Martintxorekin jolasean» familiei zuzendutako bisita berriarekin Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera izan dute familiek, Mirandaolako Burdinola ere jarri izan da martxan, arditxoei biberoia emateko aukera Erraizabalen; Aikur erle museoari bisita gidatua, edo Tximeleta tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen atzo, egitaraua gaurtik aurrera eta apirilaren 8ra arte zabaltzen delarik. Ostiralean ere, gustu eta behar guztientzako es-kaintza oso zabala egongo zen: berriro ere Martintxorekin jolasean Igartubeitin, Mirandaolako Burdinola, Artzaitxo, Handia erakusketa, Aikur, Igaralde baserrian Ogiaren txokoa ezagutzeko aukera, 1950. urteko eskola Legazpin, Erle Mundua, erroskila tailerra, Euskal Burinaren Museoa edo Chillida Lantokira bisita izango ditugu. Eta horrela, egunero ekintzaren bat aldatuz, oporretan plan ugarietan parte hartzeko aukera eskaintzen da aurtengoan.

Informazioa

Egitarau zehatza ikusteko, ordutegiak, prezioak, edota bestelako informazioa eskuratzeko www.urolagaraia.com web orrira jo daiteke edo bailarako turismo bulegoekin harremanetan jarri: Antio- Antiguako bulegoa 943 722042 edota Mirandaolako turismo bulegoa 943 73 04 28 . Ekintza batzuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dela gogoratzen da, taldeak murriztuak baitira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios