Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artilea. Kolorezko artilez sortutako artelana Igartubeitin. GALILEA
Artilea kardatu eta haria egiteko aukera dute haurrek biharko tailerrean

Artilea kardatu eta haria egiteko aukera dute haurrek biharko tailerrean

GALILEA

EZKIO.

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabetero bezala, azaroan ere ekintzez jositako egitaraua aurrera eramango dute Igartubeitikoek, oraingo honetan familiei eta haurrei zuzendutako bi tailerretan parte hartzeko aukera eskaintzen digutelarik, besteak beste, lehenengoa larunbata honetan arratsaldean ospatuz.

'Artiletik Harira' eta 'Gaztain erre festa' tailerretan parte hartzeko aukera izango dute lau eta hamaika urte bitarteko haurrek beraien gurasoekin batera, biak arratsaldeko 16:30ean hasi eta bi ordu inguruko iraupena izango dutelarik.

Haurrei zuzendutako deskubrimendu eta sormen tailerra dugu «Artetik harira». «Sandra Clivillé artisauak eskainiko duen tailer honetan, haurrek artile garbia kardatu eta haria egiteko aukera izango dute», azaltzen dute Igartubeiti baserritik.

Goierri 'Udazkeneko uzta baserritik' ekimenaren barne antolatutako tailerra dugu hau eta doakoa izango da. Hori bai, parte hartzaileen kopurua mugatua denez, interesa duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute, honetarako Igartubeiti baserri museoko 943 722 978 telefono zenbakira deitu behar delarik edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Gaztainak

Igartubeitin azaroan zehar aurrera eramango den bigarren eta azken tailerra 'Gaztain erre festa' izango da, hau azaroaren 25ean arratsaldeko 16:30etik 18:30era ospatuz. Asteburu honetakoa bezala, lau eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua izango da.

«Mendeetan zehar, euskaldunen dietaren oinarria izan dira gaztainak. Ba al zenekien gaztainondoetatik trikuak erortzen direla eta barruan ezkutatzen direla gaztainak? Igartubeitin ongi etorria emango diogu neguari, gaztainak danbolinean erre eta ondoren dastatuz», azaltzen dute Igartubeiti baserri museotik.

Ordutegia

Tailer honen prezioa 3 eurokoa izango da, beti ere Familia Txartelarekin deskontuak egingo direlarik. Kopurua mugatua da honetan ere eta izena emateko Igartubeitira bertara deitu beharko da.

Negua iristear, ordutegia aldatu da Igartubeitin: asteartetik ostiralera eta igandeak, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatak eta jaiegunak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz; eta arratsaldeko 17:00etan bisitarien arabera hizkuntza batean edo bestean izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios