Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mes#Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa dela eta, #Handiaren lagunak Challenge lehiaketa jarri zen martxan orain dela hilabete batzuk Igartubeiti museoan, eta parte hartu duten guztien artean zozketa bat aurrera eraman da, irabazleei baserriko produktuez osatutako saski bana banatu zaiolarik.
Baserri kanpoan kokatuta dagoen filmaren kartelarekin argazkia atera, sare sozialetan partekatu #Handia13 #Igartubeiti eta argitalpenaren pantailazoa edo argazki originala bidali behar izan dute parte hartzaileek hilabete hauetan zehar Igartubeiti Museora.
Guztira 32 parte hartzaile izan ditu lehiaketa honek eta hauen guztien artean zozketa bat aurrera eraman da museoan. Honen arabera, Aroa Perez eta Iker Aginaga suertatu dira bi saskien irabazle, hauek egindako argazkiak Igartubeitiko web orrian ikusteko aukera dagoelarik, beste parte hartzaileek bidalitakoekin batera (artxiboan sakatu eta bertan daude argazkiak).
Hasiera batean abuztuaren 31ra arte ikusgai egon behar zen #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa Igartbeiti baserrian, baina epea luzatu egin da eta interesdunek hilaren 30a arte izango dute hau bisitatzeko aukera.
Honekin batera ere eta irailean zehar tailer didaktiko desberdinak aurrera eramango dira larunbatetan interpretazio zentruan, haur eta beraien familiei zuzendutakoak izango direlarik, beti bezala oso interesgarriak suertatuko zaizkienak.
Aipatu bestalde, Baserri Museoko ordutegia, urriaren 31 arte, ondorengoa izango dela: asteartetik larunbatera eta jai egunetan ere, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; igandetan goizez bakarrik irekiko ditu ateak eta astelehenetan itxita egongo da.