Aritz Kortabarria txirrindulariak Eulen taldean segiko du hurrengo denboraldian

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Laugarren denboraldiz ilaran Eulen taldeko kamiseta jantziko du Aritz Kortabarria karrerista antzuolarrak. Hogeita bat urte ditu eta 23 urtez azpikoen mailan jarraituko du 2019an. Junior mailatik igota, gaur egun Eulen izena daraman egiturara heldu zen Kortabarria 2016an eta bertan laugarren urtea izango du hurrengoa. Hamabi laguneko taldea ziurtatuta dute, baina beste bi fitxatu nahi dituzte hurrengo asteetan. Otsailean ekingo diote egutegiari.

Zinea, Olaranen

'Udako amodio bat' pelikula emango dute Olaran etxean gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Debalde da eta hamabost urtetik gorakoentzat gomendatutakoa. Frantsesa du jatorrizko hizkuntza eta azpitutuluak, berriz, euskaraz. Emakumeen borroka eta lesbianismoa ditu ardatz 2015ean estreinatutako obra honek. 1971n, Delphine, baserritar jatorrikoa, Parisera doa familiaren menpetik ihesean eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carol, paristarra bera. Delphinek eta Carolek elkar ezagutzen dutenean, euren arteko maitasunak bizitza aldatuko die.

 

Fotos

Vídeos