'Argileak' film laburra grabatuko da laster herrian

Argileak. Hurrengo asteetan egingo dira grabaketak herrian./
Argileak. Hurrengo asteetan egingo dira grabaketak herrian.

GALILEAEZKIO.

Zinemaren munduan murgilduko dira berriro ere ezkiotarrak, oraingo honetan laburmetrai bat grabatuko dutelarik bertan, eta honen inguruko azalpenak emateko bilera bat antolatu da herrian hurrengo astean.

Ezkion filmatuko den film laburraren azalpenak eta izango diren jardueren berri emateko bilera bat antolatu da hau hurrengo ostegunean, hilak 26, arratsaldeko 19:30etatik aurrera ospatuko delarik herriko Udaletxean bertan.

Deialdian azaltzen denez, herritarrak bilerara joatea espero da, bertan hurrengo asteetan egingo diren grabaketa eta jarduera desberdinen ingurukoak argituko baituzte.