'Areago Istorioak belarrietara' argitalpen berria esku artean

Topaketa. Ilustratzaile, idazle eta antolatzaileen topaketa aurrera eraman da. /  IGARTUBEITI
Topaketa. Ilustratzaile, idazle eta antolatzaileen topaketa aurrera eraman da. / IGARTUBEITI

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak 'Areago Istorioak Belarrietara Kontakizunak 3' argitalpen ilustratua aurkeztu zuten orain dela egun batzuk. Sari banaketa eginda, idazle, ilustratzaile eta antolatzaileen topaketa bat aurrera eraman zuten Igartubeiti, bertan elkartu eta hitz egiteko aukera izan zutelarik. Guztiek emaitzarekin oso gusturadaudela aitortu zuten.

Hirugarren argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu, guztira sei izanik. Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Zuriñe Aguirrek, Iraia Okinak eta Leire Salaberriak argitalpen honetan iusi ditzazkegun ilustrazioak sortu dituzte. Igartubeititik azaltzen dutenez, «Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Zuriñe Aguirrek, Iraia Okinak eta Leire Salaberriak kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz».

Proiektua

Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena. Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, 2012. urtean, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Azken edizio honetan, laugarrena hain zuzen, aurkeztutako kontakizunek lantzen duten gaia baserria eta itsasoa da; hauen arteko lotura eta erlazioa, Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen alegia.