Angel Arrospide eta Jesus Oiarbide Anduagako festan txapeldunak

Anduaga industrigunearen inguruan festa giro aparta egon zen asteburuan. /  GALILEA
Anduaga industrigunearen inguruan festa giro aparta egon zen asteburuan. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Bigarren urtez ospatu dute aurtengoan Anduaga jatetxekoek euren festa, oraingoan ere Herri Kirolen erakustaldia eta bazkari ederraz gozatzeko aukera egon zelarik larunbatean.

Eguerdira aldera mugimendua hasi zen Anduaga industrialdean eta ordua jota, jatetxe pareko aparkalekura inguratu ziren herritarrak, eta bertan hasi zen erakustaldia.

Erne, gazte eta helduek, aizkolarien mugimenduak aztertu zituzten, erakustaldiaz gozatzearekin batera, amaitzeko orduaren inguruko apostua ere egin zutelarik bertaratutako askok.

Angel Arrospide eta Jesus Oiarbide (Pascuali), Javier eta Julen Elorriagaren kontra aritu ziren aizkoran, lehenengo bikotea txapelduna izan zelarik 18'45''tan amaituz. Javier eta Julen Elorriagak 18'56''tan egin zuten.

Giroa bero, ederki jarraitu zuen goiza, Elorza eta Iñaki trikitilariek giroa alaitzen lagundu zutelarik.

Bazkaria

Bazkaltzeko ordua iritsi eta 45 lagun inguru elkartu ziren mahai inguruan, Anduaga jatetxekoek prestatutako haragi paella eta untxia ardo beltza eraera dastatzeko aukera izan zutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos