Amaitu dira aurtengo San Migelak

Jolasean. Arratsaldean ederki pasatzeko aukera izan zuten haurrek pilotalekuan antolatutako jokoetan. / GALILEA
Jolasean. Arratsaldean ederki pasatzeko aukera izan zuten haurrek pilotalekuan antolatutako jokoetan. / GALILEA

Lau egunetako jai egitarau mamitsuaren ostean txokolatadarekin amaitu ziren atzo aurtengo festak

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Egun handia ospatzearekin batera agur esan zieten atzo ezkiotarrek aurtengo San Migel jaiei.

Lau egunetan zehar ekintzez jositako egitaraua aurrera eraman da herrian, adin guztientzako ekintzak ospatu izan direlarik, omenaldi, kirol eta erakusketekin batera. Atzo San Migel eguna izan genuen eta ohikoa denez parrokian meza ospatu ondoren, luntxa eskaini zen Argindegi ostatuan.

Arratsaldean, haurrentzako jolasak izan genituen pilotalekuan, bertan txikiek ederki pasatzeko aukera izan zutelarik; eta beranduago, arratsaldeko giroa piztu eta jaiei behar bezala agur esateko trikitiak eta bertsolariak ez ziren falta izan.

Azkenik, agur gozoa izan zuten ezkiotarrek, txokolate beroa banatzearekin batera aurtengo festei agur esanez.

Errifa

Sari desberdinen zozketa aurrera eraman izan da jai hauetan, eta ondorengoak izan dira zenbaki sarituak: 212 zenbakidunak otarra irabazi du; 909 zenbakidunak bi pertsonentzako afaria Etxeberri jatetxean; eta 1241 zenbakidunak, bi pertsonentzako afaria Kabia jatetxean.