Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Alos Quartet. Gaur arratsaldean baserriko dolarean. IGARTUBEITI
Alos Quartet-en «Garden» kontzertua baserriko dolarean

Alos Quartet-en «Garden» kontzertua baserriko dolarean

GALILEA

EZKIO.

Sábado, 6 de octubre 2018, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu. Xabier Zeberiok (Nyckelharpa, Biolina), Francisco Herrerok (Biolina), Lorena Nuñezek (Biola) eta Iva Carmonak (Celloa) osatzen duten taldeak hamabi abestiez osatutako egitaraua eskainiko dute gaur arratsaldean dolarean. Doako autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeitira joateko, hau arratsaldeko 17:30etan Zumarragako Elizkaletik irtengo delarik.

Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko nahiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.

Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz. Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoaizan zen, estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzaitsuenetan hainbat bira eginez (besteak beste Madrilgo kongresu jauregian, Bartzelonako Auditorin, Lisboako Coliseo Teatroa etb. kontzertuak eskainiz).Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek, hala nola, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean edo Angel Unzu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios