Aldaketak egon dira 'Ezkutuko Altxorrak'-eko Urola Garaiako bisitetan

GALILEA ALTO UROLA.

Abenduaren 6an hasi eta 9ra arte aurrera eramango dira 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen aurtengo azkenak, gure bailarari dagokionez bi izango ditugu eta ahauetan azken momentuko aldaketak egon dira, lekuak eta planak aldatuz.

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen programa honen azken bisitaz gozatzeko aukera izango da abenduan, Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoienako bederatzi altxor guztira ezagutzeko aukera zabaltzen dutelarik oraingoan.

Urola Garaiari dagokionez, azken momentuko aldaketak egon dira planetan eta behin betikoak ondorengoan izango dira: abenduaren 6an, osteguna, Urretxu eta San Martin de Tourseko bisita luzatu egingo da, Zumarragako parrokiaraino, hau da, San Martin de Tours, alde zaharra eta Zumarragako parrokia ikusteko aukera egongo da egun honetan eguerdiko 12:00etatik aurrera. Juan Bautista Mendizabal gida eta adituarekin aurrera eramango da.

Abenduaren 7rako prestatuta zegoen Santa Barbarako bisita bertan behera geratzen da.

Eta azkenik, abenduaren 9ko bisita Ezkioko San Migel elizara izan ordez Igartubeiti Baserri Museora izango da, bertan ere hamaiketakoaz gozatzeko auekra egongo delarik. Bisita eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira. Oraingoan bisita guztiak doakoak izango dira. Erreserbak egiteko edo beste bailaretako bisiten egitaraua ezagutzeko Urola Garaiako telefonora deitu 943 72 20 42 telefonora deitu.

 

Fotos

Vídeos