Aita Antonio M. Artolaren bisita eta hitzaldia herrian

Aterpea. Ama Birjinaren aterpea, Anduaga Zelaian. /  GALILEA
Aterpea. Ama Birjinaren aterpea, Anduaga Zelaian. / GALILEA

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Perun bizi da gaur egun Antonio M. Artola, Ezkion gertatutako agerraldien inguruko ikerketak eta liburuen argitalpenak egin izan dituena. Aurreko asteburuan Amigos del Arcángel San Migel taldeko kideak eta bestelako fededunak elkartu ziren herrian, Santa Lutziko elizan meza ospatu eta elkarrekin bazkaldu zutelarik. Aurrerantzean ere ekintza gehiago izango dira, hauetako lehenengoa asteburuan.

Igandean goizeko 10:30etan meza ospatuko da Ezkioko San Migel parrokian, bertan aita Artola egongo delarik; jarraian bazkaria ospatu eta arratsalde partean Anduaga zelaian kokatuta dagoen aterpera joango direla, otoitz egitera.

Aita Antonio M. Artola Euskal Herrian izango dugu denboraldi bat eta bisita aprobetxatu nahiean hitzaldiak ere antolatzen ari dira: uztailaren 2an Donostiako Kutxabank Tabakaleran izango da Artola arratsaldeko 19:00etan. Ezkion ere hitzaldi bat aurrera eramateko intentzioa dago eta hau adosteko gaur goizean alkatearekin elkartuko dira, udaletxean ospatzeko intentzioarekin.

Argitalpenak

Ezkioren agerraldien inguruko bi liburu argitaratu ditu aita Antonio M. Artolak, egindako ikerketen ondorio: lehenengoa 'Documentos de la Congregación del Santo Oficio sobre las apariciones de Ezkioga (1931-1937)' biltzen dituena; bigarrena, 'Ezkioga', 2013ko abenduan argitaratutakoa.