Ainara Elizondoren 'Azenario bete misterio' kontakizuna, garaile

Argitalpena. Kontakizun berriekin argitalpena abenduaren 3rako prest egongo da./
Argitalpena. Kontakizun berriekin argitalpena abenduaren 3rako prest egongo da.

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Ainara Elizondoren 'Azenario bete misterio' kontakizunak jaso berri du aurtengo Areago Istorioak belarrietara V euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako lehenengo saria.

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea izan du helburu lehiaketa honek, baserri munduan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, Kutxa Ekogunearekin lankidetzan antolatutako bosgarren edizioak, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzea eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Deialdiaren gaia baserria eta paisaia izan da. Edizio honetan guztira 26 parte hartzaile izan dira eta lehenengo saria Ainara Elizondoren 'Azenario bete misterio' kontakizunarentzat izan da, 450 euro jaso dituelarik: «oso modu positiboan baloratu dugu haurrei zuzenduta egotea, kontatzen diren gertaerak eta umeak protagonistak izatea», dio epaimahaiak.

Bigarren saria, 'Makusi' kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du, 250 eurokoa: «aipagarriak dira estiloa, esateko modua, hitz jokoak, haurrentzat oso egokiak eta originaltasuna», diote epaileek. Eta azkenik, Josune Garcia de Bikuñaren 'Marrubien zaporea' kontakizunak jaso du hirugarrena, bi lagunentzako nekazaletxe batean bi gau: «misterioari eusten diona, aipatzekoa da lagun talde anitzak dituen baloreak».

Guztira 26 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak, aurreko edizioan baino hamabi gehiago: 'Amantala', Nerea Sorondo; 'Amona kontu kontari', Maider Zunzunegi; 'Amonaren begietan', Gotzon Plaza; 'Ardi eta txo', Marta Trutxuelo; 'Azenario bete misterio', Ainara Elizondo; 'Bartole', Josu Ozaita; 'Baserria eta paisaia', Jakes Lafitte; 'Baso herri berria', Iona Rekarte; 'Basoko arbasoak', Koldo Carranza; 'Bidegurutzeko baserria', Iñigo Legorburu; 'Desagertuta', Joxe Aldasoro; 'Distantzia bizipenetan neurtzen denean', Aitor Odriozola; 'Ez ezazu ahaztu', Araitz Claramunt; 'Ezkutaketan', Nadin Hussein; 'Fraskunekuen misterioa', Goiz Eder Iturain; 'Gaizkiñe', Joseba Martin; 'Josetxo eta Amane', Miren Mujika; 'Larunbatak', Miren Juaristi; 'Makusi', Maialen Akizu; 'Maritxu amona', Ixabel Agirresarobe; 'Marrubien zaporea', Josune Garcia de Bikuña; 'Mendi magalean', Amaia Beitia; 'Mendizuloko sekretua', Mikel Aiertza; 'Sasi guztien gainetik', Xabier Lasa; 'Trukean zerbait utzita', Aitor Fernandez de Martikorena; eta 'Zeru zuri urdina', Jose Mari Azkoaga.

Aurtengo epaimahaiaIrati Goikoetxeak, Kutxa Ekoguneko ordezkariak; Kakun Orbegozok eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute. Hauen iritziz, aurkeztutako kontakizunen maila oso ona izan da, oso zainduak eta landuak dira lanak.

Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: 8-12 urteko haurrei zuzendutako kontakizuna izan behar zuela, baserria eta itsasoa gaia, originaltasuna, sormena, hizkuntzaren erabilera eta estiloa.

Argitalpena

Kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango da abenduaren 3rako, euskararen egunerako. Ilustratzaileekin harremanetan daude Igartubeitikoak orain, kontakizun bakoitzean oinarritutako ilustrazioak egin ditzaten.