Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Boluntarioak. Bi herrietako hiru puntu desberdinetan hamabost bat boluntariok parte hartu zuten diru-bilketan. AECC
AECC-eko boluntarioek egindako bilketan 1.770 euro jaso dira

AECC-eko boluntarioek egindako bilketan 1.770 euro jaso dira

AECC Gipuzkoak eskerrak eman nahi dizkie bai parte hartu zutenei eta baita Bi-Tartean elkarteari bere babesagatik

MIRYAM GALILEA

ALTO UROLA.

Jueves, 29 de noviembre 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urretxuko Gernikako Arbolan eta Zumarragako merkatu gunean eta Piedad kalean kokatu ziren aurreko asteburuan AECC-ko boluntarioak urteko diru bilketa aurrera eramateko, jasotako diru honekin Urola Garaian ematen diren doako zerbitzuak ordaintzen laguntzen delarik. Aurretik urrian Legazpin egindako diru bilketa Zumarraga eta Urretxura islatu zen asteburuan eta AECC-tik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei.

AECC Gipuzkoaren Urola Garaia eta Goierriko batzordeak eskerrak eman nahi dizkie minbiziaren aurkako borrokaren alde joan den asteburuan Zumarragan eta Urretxun egindako urteroko diru-bilketan lagundu zuten pertsona guztiei.

Hamabost boluntario inguru hartu zuten parte banatutako bi leku desberdinetan, hauetako bat larunbateko merkatuaren aldamenean. Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak larunbata aukeratzen du asteko merkatuarekin kointzidituz. Bestalde, Bi-Tartean merkataritza elkartearen babesa eta sustengoa ere eskertu nahi izan da, dendek emandako laguntzagatik.

«Urtero bezala jendeak oso ondo erantzun zuen. Beste urte batez, bertakoen zein kanpokoen elkartasuna eta eskuzabaltasuna agerian geratu dira minbiziaren aurkako borrokan laguntzera gonbidatzen ditugunean», azaltzen zuen AECC Gipuzkoaren eskualdeko batzordeko lehendakaria den Mari Carmen Uribesalgok.

Jasotakoa

Goiz horretan bi herrietan kokatutako puntuetan jasotako dirua, guztira, 1.770,08 eurokoa izan da.

Aipatu behar da ere urria hasiera Legazpin urteroko diru-bilketa ere aurrera eraman zela, orduan 2.659,13 euro bilduz; horrela izanda, gure bailaran guztira 4.429,21 euro jaso dira aurten AECC-ek egindako diru-bilketan.

Ekintza hauen bidez jasotako diruari esker, elkarteak ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta gaixoari zein haren senideei babesa eta laguntza emateko programak bideratzen eta gaixotasuna modu goiztiarrean detektatzeko eta prebenitzeko kanpainetan esku hartzen jarraituko du. Gogoratu behar da AECC-ren zerbitzu guztiak doakoa izaten direla.

Kanpaina

Gipuzkoako AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak maite duten norbait galdu duten pertsonei Eguberrietako aldia hobeto jasaten laguntzeko kanpaina jarri du abian. Kanpaina minbiziaren ondorioz hil diren pertsonen senideei zuzenduta dago eta Eguberri aurreko asteetarako prestatu dute.Egoera hori pasatu behar dutenengan garai hauei aurre egiteko moduaren inguruko zalantza eta kezkak areagotzen diren garaian iritsiko da kanpaina.

Gipuzkoako AECC elkarteak doluan esperientzia handia duten psikologoen taldea du eta terapien doako zerbitzua eskaintzen dute elkarteak gure lurraldean dituen sei egoitzetan.

Urola Garaiaren eta Goierriren kasuan psikologi- saioak Zumarragako Iparragirre kalean 1 zenbakian aurrera eramango dira, AECCko egoitzan, eta ordu beteko luzapena izango dute; asteartetan goizez eta arratsaldez (8:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:15era) aurrera eramango dira. Gogoratzen da saioa guztiak doakoak direla.

Honetarako hitzordua eskatzeko 943 72 00 57 telefono zenbakira deitu beharko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios