San Adrian igarobidera irteera gidatua egingo da larunbatean

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

San Adrian (Leizarrate) igarobidean indusketa arkeologikoa martxan da. Hori dela eta, Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz natura parkeko gune magiko honetara gerturatu eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Indusketa arkeologiko hau zuzenean ikusteko aukera izan zen pasa den larunbatean, eta etzi erebeste ibilaldi bat egingo da.

San Adriango igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak...) aurkitu dituzte.

Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa 5 euro pertsonako izango da. Arkeologoen eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, partaideek San Adriango igarobidearen barrukaldea eta haren bilakaera ezagutzeko aukera izango dute.

Irteera gidaturako izena emateko nahiz informazio gehiago jasotzeko: 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net jo daiteke. Antolatzaileek aditzera eman dutenez linterna eramatea gomendatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos