Adinekoentzat memoriaren tailerra antolatu du aurten ere Udalak

AMAIA GOIKOETXEAALEGIA.

Atzotik martxan da Alegian adinekoentzako psikoestimulazio tailerra, Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek sustatuta eta Lahar Elkargoak kudeatuta. Memoriaren tailerra bezala ere ezagutzen da jarduera hau, eta aurreko ikasturteetan izandako arrakasta ikusita, proiektuari segida ematea erabaki du Udalak. Hala, astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak 16:00etatik 18:00etara jubilatuen elkartean, eta parte hartu nahi dutenek saio horietako batera joatea nahikoa dute izena emateko.

Ikastaroa 2020ko ekainaren 20an bukatuko da. «Adinekoak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditugu», adierazi dute Udaletik.