Borrar
Bazkaria. Aurreko urtean herriko adindu ugarik parte hartu zuten.
Adinekoekin elkartasunez, herri bazkaria ospatuko da

Adinekoekin elkartasunez, herri bazkaria ospatuko da

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Domingo, 13 de octubre 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Adinekoekin elkartasunez, aurten ere herri bazkaria ospatuko da Ezkion Udalaren eskutik, hau hilaren 27an izango delarik. Herriko ostatuetan, txandaka, urtero bazkaria ospatzen dute herrian, adineko ezkiotarrei zuzendutakoa batik bat. Oraingoan urriaren 27a, igandean, izan da aukeratutako eguna eta honetan parte hartu dutenek izena emateko aukera izango dute hilaren 21a arte.

Eguerdian hasiko dira ekintzak, 12:00etan Santa Lutziko San Pedron meza ospatuz. Ondoren, Izazpe abesbatzaren emanaldia hasiko da Eskolako futbola zelaian (13:00etan); eta jarraian 14:00ak aldera bazkaria izango da Topa Tabernan. Prezioa 17 eurokoa izango da 65 urtetik gorakoentzat eta gaztegoek parte hartu nahi badute 33 euroren truke aukera izango dute. Izena emateko Udaletxera 943 72 13 03 deitu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios