Adinekoekin elkartasunez egin zen herri bazkaria

Sariak. Angela Aramburu zozketatutako osparia jasotzen. /  M.P.
Sariak. Angela Aramburu zozketatutako osparia jasotzen. / M.P.

Guztira berrogei lagun baino gehiago elkartu ziren igandeko ospakizunean: meza eta bazkaria Anduagan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Denbora bada herriko Udalak sustatuta, urtean behin adinekoekin elkartasunez bazkari herrikoia ospatzen dela herrian. Honetan Ezkioko erretiratuei espreski luzatzen zaie deialdia, baina beste herritarrek ere, gazte eta helduek, honetan parte hartzeko aukera izaten dute. Oraingoan berrogei herritarrek baino gehiagok parte hartu dute festan.

Herriko ostatu eta jatetxeak txandakatuz, urtero aurrera eramaten da bazkari berezia, aurretik meza ere ospatzen delarik. Aurtengoan, meza nagusia Santa Lutziko elizan ospatu izan da, honetan Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren kantak entzuteko aukera egon zelarik, eta jarraian Anduaga jatetxera gerturatu ziren herritarrak, bertan Lina Carvalhok prestatutako menu goxoa dastatuz.

«Bazkaldu ostean opariak zozketatzen dira urtero bertaratutakoen artean, lau emakumeentzako eta beste lau gizonentzako: bufandak, poltsa, aterkiak, eskuzorroak,... eta bestelakoak», azaltzen dute Udaletik. Ederki igaro dugu eguna», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos