Abuztuko udalekuetan lekua badago

Ibilaldiak egiten jarraitzen dute. / GALILEA
Ibilaldiak egiten jarraitzen dute. / GALILEA

MIRYAM GALILEAITSASO.

Hilabetero ekintza bereziren bat aurrera eramaten dute Ibur Hipika Klubeakoek eta abuztuari begira ere ez dira ekintza falta, egun hauetan udalekuekin gogoz ari direlarik.

Hiru astetan izango ditugu Udalekuak, adinen arabera banatuz, aste beteko klaseak izango direlarik: 6 eta 8 urte artekoentzat aste honetan izaten ari dira klaseak, talde hau aspaldi beteta dagoelarik.

Eta hurrengo asteei begira oraindik leku batzuk libre daude animatzen diren gaztetxoentzako. Horrela, 9 eta 12 urte bitartekoentzat, abuztuaren 12tik 16ra izango dira udalekuak; eta azkenik, 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, abuztuaren 19tik 23ra.

Aurten Iburren bertan lo egiteko aukera ere eskaintzen dute gehienez zortzikoen taldearekin; eguna bertan pasa, edo goiza edo arratsaldean bakarrik.

Gaztetxoei zuzendutako udalekuetaz aparte, urtean zehar bezala ibilaldiak, txangoak eta bestelako ekintzetarako ere prest jarraitzen dute. Informazio gehiagorako 663 060 011 telefono zenbakira deitu.