The Upper Room taldeak gospel abestiak kantatuko ditu Torresoroan hilaren 23an

The Upper Room gospel taldeko bost kide./
The Upper Room gospel taldeko bost kide.

Gabon bezperako zapatu arratsaldeko zazpietan hasiko da kontzertua eta hamar eurotan salduko dituzte sarrerak

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bergarako kidea duen The Upper Room taldeak gospel kontzertua eskainiko du hilaren 23an, zapatua -Gabon bezpera hain zuzen ere-, Torresoroako areto nagusian. Arratsaldeko zazpietan hasiko da ekitaldia. Hamar eurotan salduko dituzte sarrerak.

The Upper Room 2005ean sortu zuten Iñaki Miguel piano-joleak eta Mikel San José abeslariak. Bikote bezala Euskal Herriko hainbat txokotan aritu dira: kultur etxeetan, elizetan zein hainbat aretotan.

Gaur egun beste egitura bat du taldeak. Zazpikote bihurtu da. Bi sortzaileei Andoni Etxebeste bateria-jolea, Maria Soriazu baxua eta ahotsekin lagun dituzten Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa gehitu dira.

Musika espirituala da gospela, Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan sortutakoa. 1930 inguruan herrikoia egin zen eta pixkanaka leku askotara zabaldu zen.

Harmoniaren erabilera bikaina nabarmendu izan da beti gospelaren kantagintzan.

Arrola elkarteak

Arrola mendi elkarteak bere bazkide zein federatu lizentzia egiteko epea zabaldu du. Olaran etxean duen txokoan egongo dira arduradunak datorren martitzen arratsaldeko zazpietatik zortzietara zalantzak argitu eta, hala eskatzen badiete, izenak hartzeko. Federatu txartelak, seguruaz gain, aterpetxeetan lehentasuna eta prezio hobeak zein Pirenaica aldizkaria etxean jasotzeko aukera ematen du.

 

Fotos

Vídeos