Unax Errasti txirrindulari infantilak Bergaran irabazi du

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Lokatza klubean diharduen Unax Errasti karrerista antzuolarrak Bergarako Labegaraieta auzoan jokatutako infantil mailako proba irabazi zuen joan den asteko eguaztenean. Eskualdeko taldeetako txirrindulariek hartu zuten parte, tropel polita osatuz.

Unax Errastirekin batera ari dira beste zenbait mutiko an-tzuolar zirkuituetan egiten diren infantil eta alebinentzako lehiaketa hauetan.

Castro eta Urkiola, bigarren

Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola bigarren sailkatu ziren Bizkaiko Lea Artibaiko rallyan euren BMW M3 automobilarekin, zapatuan. Hasierako bide zatietan aurreneko postua hartu ondoren, arratsaldean gurpil aproposagoak jarri zituzten Jaiok eta Urkidik, eta aurrea hartu zieten.