Unai Larrea antzuolarra, jaitsierako garailea

Jon Larrea, Unai Larrea garailea eta Manu Castro, taldekideekin artean atzo Zurrategin. /
Jon Larrea, Unai Larrea garailea eta Manu Castro, taldekideekin artean atzo Zurrategin.

Bere anaia Jon, berriz, onena izan zen kadete mailan, guztira 65 parte-hartzaile bildu zituen ekitaldian

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Unai Larrea antzuolarrak garaipen ederra eskuratu zuen atzo etxean, bizikleta jaitsieraren bigarren edizioan. Bera izan zen azkarrena Pagamendi eta trenbide zaharraren arteko ibilbidean. Oraindik 23 urtez azpiko txirrindularia bada ere, nagusiagoak baino denbora hobea egin zuen.

Ez zen Unai izan Larrea anaietan saria jasotako bakarra. Jon nagusitu zen kadete mailan, Lokatza taldearen arratsalde bikaina biribilduz.

Guztira 65 lagunek parte hartu zuten jaitsieran. Goizez entrenamendu saioak burutu zituzten eta arratsaldez, berriz, bi ibilbide ofizialak. Ikusle asko batu zuen, iaz bezala, jarraitzeko asmoz jaio den ekitaldiak. Gustura ziren antolatzaileak kirol saioaren mailarekin zein jendeak emandako erantzunarekin.

Oztopo bakarra egubakoitz ilun-tzekoa izan zen. Oerlikon enpresa aurreko aparkalekuan probara etorritako bikote irundar baten karabanari motorra erre zitzaion. Ibilgailuak baino ez zituen kalteak izan.

Autobusak jaietan

Lurraldebusek gauetako autobus zerbitzua indartuko du herriko jaietan, datorren egubakoitz eta zapatuan hain zuzen. Gaueko hamaika eta erdietatik goizeko zortziak eta laurdenetara bitartean, Bergara eta Antzuola lotuko dituen autobusa ordu laurdenero irtengo da. Zumarraga eta An-tzuola artekoa, berriz, ordu erdiro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos