Umeak eta nagusiak, bat eginda jaietan

Omenduak. Jaioberriak besoetan dituzte aita-amek eta haiekin, alkatea eta zinegotziak. Eskuinean, erdian, Ángel García eta Tomasa Lete, 94 urteko antzuolarrak./IKER MURILLO
Omenduak. Jaioberriak besoetan dituzte aita-amek eta haiekin, alkatea eta zinegotziak. Eskuinean, erdian, Ángel García eta Tomasa Lete, 94 urteko antzuolarrak. / IKER MURILLO

Azken urtean jaiotako hamar haurri eta 94 urteko Tomasa Lete eta Ángel Garcíari jarri zizkieten zapiak

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Abian dira herriko jaiak. Alkateak eta udalkideek aurreskua egin zuten Oinarinek lagunduta, ikurriña zein Antzuolako bandera goian dira eta ume txikienek pertsona zaharrekin bat egin zuten festetako zapiei esker.

Tomasa Leteri eta Ángel Garcíari zapi bana jarri zieten lepoan. Herriko plazara joan zirenen artean nagusienak ziren biak, 94na urterekin. Aintzat hartzeko moduko adina. Pozik egoteko arrazoiak dituzte.

10
00etan. Txistulari taldearen goizeresia.
11
00etan. Gastronomia lehiaketa Kalebarrenen eta umeen jolas parkea eskolako aterpean.
12
00etan. Meza nagusia.
13
00etan. Gastronomia lehiaketako sari banaketa.
14
30ean. Herri bazkaria.
18
00etan. Koadrilen arteko jokoak Zurrategin.
19
00etan. Pilota partidak.
23
00etan. Obanekue plazan eta Kontzertuak txosnetan: Kobrazulo, Mugi Panderoa eta Virgin Mary.

Iazko jaietatik aurtengoetara bitartean jaiotako hamar neska-mutiko ere han ziren. Zortzi 2018an etorritakoak eta bi baino ez 2019koak.

Sinadura bilketa

Aipatu behar da, jaietatik kanpo, Xabat Etxeberriarteun mutikoak 800 sinadura bildu dituela han eta hemen Udalari egin dio eskaera babesteko: frontoi aurrean zegoen ping pong mahaia konpontzea.