Udalbatza berria osatu eta alkatea aukeratuko da gaur eguerdian

Beñardo Kortabarria EH Bilduko alkategaia, Herriko plazan./
Beñardo Kortabarria EH Bilduko alkategaia, Herriko plazan.

EH Bilduk zazpi udalkide eta ondorioz gehiego osoa dituenez, Beñardo Kortabarriak jarraituko du karguan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Udalbatza berria osatu eta ondoren alkatea aukeratuko du gaur eguerdiko hamabietan udaletxeko batzar areto nagusian egingo den bileran. EH Bildu zazpi kide ditu eta gehiengo osoa duenez, bere zerrendaburuak, Beñardo Kortabarriak, jasoko ditu boto gehien. EAJ-PNVk ere badu hautagaia, Basili Ormazabal, baina bere hiru zinegotzien botoak eta PSErena batuta ere lau baino ezin ditu eskuratu.

Honela, bigarren agintaldia izango du Kortabarriak alkate bezala. Lehen aldiz 2015ean aukeratu zuen herriak. Lau urte egin ditu eta beste lau dauzka zain, 2023ra arte.

Uzarragako igoera

Herriko txirrindulari challengeko bigarren saioa, Uzarragako igoera, jokatuko da gaur eguerdiko hamabietatik aurrera. Etxe-zuri paretik abiatuko dira parte-hartzaile nagusienak. Adinaren arabera, irteera gorago kokatuko dute: Iturriotzen, Lausagarretan ala Azkarateko bidegurutzean.

Auto telegidatuak

Laugarren urtez, auto telegidatuen erakustaldia eta lasterketak egingo dira bihar Beheko Auzoan. Goizeko hamarretan hasi eta arratsaldeko seiak arte iraungo du ekitaldiak. Ikusgarria da kotxe txikiok zelako abiadura hartzen duten.

Bi RC autoren zozketa ere egingo da saioa bukatzeko. Euro baten salgai daude txartelak Xinkona dendan zein Gorosti eta Mox tabernetan. Batutako dirua FundAME elkartera zuzenduko da.

Bakardadea eta hitzaldia

Pili Castro Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza fakultateko irakasleak bakardadeari buruzko hitzaldia eskainiko du eguazten arratsaldean, 18:30ean, Olaran etxean. Landatxope elkarteak antolatu du.

'Bakardadea, lagunik gabe bizitzea baino zerbait gehiago' du izenburua berbaldiak.