Torresoroaren hamar urteak ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira datorren astean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Torresoroako eraikina zabaldu zela hamar urte dira eta hainbat ekitaldi antolatu dira datorren astean, eguenetik zapatura bitartean. Gau egun nola dagoen ezagutzeko aukera izango dute antzuolarrek.

Hitzaldi batekin hasiko da egitaraua eguen arratsaldeko bostetan, Olaran etxean. 'Yo decido cómo ser cuidado' du izenburua eta gazteleraz emango du hizlariak.

Egubakoitzean eta zapatuan, berriz, eguneko zentroko eta etxebizitza babestuen zerbitzuko ateak zabalduko dituzte herritarrek bisitatu ahal izateko. Seietatik zortzietara jarri dute hitzordua ostiral arratsaldean; goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu batera larunbatean.

Landatxope

Egun batzuk geroago, hilaren 13an, martitzena, 'Pausoz pauso' solasaldi-tailerra eskainiko du Landatxopek Olaranen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren eskutik. 17:30ean hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos