Torresoroako areto nagusiko zorua okertu egin da, baina oraindik ez dakite aldatu ala ez

Ekainaren 3ko euriteak atea apurtu zuenetik, ezin da sartu Torresoroako hainbat aretotara. / ALBERDI
Ekainaren 3ko euriteak atea apurtu zuenetik, ezin da sartu Torresoroako hainbat aretotara. / ALBERDI

Perituak ikusi du, denbora bat itxoin behar da erabakia hartu arte eta bitartean Oinarin dantza taldeak gimnasioa erabiliko du

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Ekainaren 3ko euriteak uste baino kalte handiagoak eragingo dituen beldur dira udal arduradunak. Liburutegia hankaz gora laga zuen Eztala aldetik etorritako urak. Torresoroako areto nagusian ez zen hainbeste ur sartu, baina bere zoru erradiatzailea okertzen hasi da.

Perituak ikusi zuen eta denbora bat itxoitea erabaki dute aldatu ala ez erabaki aurretik. Azkenean berria jarri beharko balitz, sortutako gastu kopurua igo egingo litzateke, lehenaz gainera.

Bitartean, itxita segitzen dute Torresoroako liburutegiak zein areto nagusiak. Gimnasioan ordezko lokalak prestatu dira, liburutegitarako bat eta Oinarin dantza taldeak bere entseiuak egiteko beste bat. Ikusiko da zenbat denbora eman beharko duten han.

Alarderako entseiua

Alarderako bigarren entseiu nagusia burutuko da gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Parte-hartzaile guztiak daude deituta. Alardea zapatu arratsaldeko zazpietan ospatuko da. Desfilea hasi baino ordubete lehenago, seietan, hirugarren eta azken prestaketa saioa izango da eskolako patioan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos