Torresoroa konpontzeko 552.000 bat euro bideratuko dira

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Udalbatzaren egubakoitzeko osoko bilkuran argitu zenez, 552.000 euro beharko dira Eztalatik jaitsitako ur handiek Torresoroan sortu zituzten kalteak konpontzeko. Dagoeneko gauzatu diren lanetara 58.000 bat euro zuzendu dira, baina zeregina bada oraindik. Hori bai, alkateak bileran azaldu zuenez, Ekonomia Ministeritzako aseguruak %93 bere gain hartuko du.

Torresoroako gastu horiei aurre egiteko ia 200.000 euroko kreditu gehigarria eskatzea onartu du udalbatzak aho batez. Diru horrekin, baserri bideak ere konponduko dira. Izan ere, ekainaren 3ko euriteek beste zenbait kalte ere sortu zituzten herrigunetik kanpo. Horrela, Arrandari, Arreluztxiki, Aitzaga eta Untzarriko bideetan obrak burutzeko 96.000 euro zuzenduko ditu Udalak.

 

Fotos

Vídeos