Saharako umeei, ongietorria jaietako lehen egunean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Oporrak bakean programaren barruan, Saharatik etorritako umeei ongietorria egingo zaie herriko jaietako aurreneko egunean, hilaren 18an, eguena. Eguerdiko hamabi eta erdietan emango zaie hasiera festei Herriko plazan eta han izango dira bisitariak. Neska-mutikoek duten bazkarian ere parte hartuko dute, baita ondorengo ikuskizunean ere. Pausoka guraso elkarteak hartu ditu bere gain antolaketa lanak.

Lokatzaren porra

Lokatza txirrindulari elkarteak Tourrerako antolatu duen porra egiteko aukera izango da Koxkorren gaur goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Hogei euro da kiniela bakoitza eta hamabost karreristako zerrendak osatu ahal dira.