Udaleko kartografia erakusten duen mapa interaktibo berriztua erabilgarri dago

M.G. OÑATI.

Herriko informazio geografikoa erakusten duen mapa interaktibo berriztua argitaratu da udal webgunean. Bertan udal GIS korporatiboko geruza desberdinak txertatu dira.

Iaz indarrean diren Hirigintza Arauak eskuragarri jarri ziren, arau subsidiarioak argitaratuz eta hirigintza eremu bakoitzaren fitxak kartografiara lotuz. Orain, informazio geografiko gehiago erantsi zaio geobisoreari, hots, 2015ko udal mapa toponimikoan bildutakoak eta Herribusaren geltoki eta ibilbideak, besteak beste. Gainera, udal toponimoen bilatzailearen funtzionalitatea ere erabilgarri jarri da.

2016a geroztik hainbat lan egin da udal GIS korporatiboa sortu eta garatzeko. Ingurumena,Landa, Zerbitzuak eta Hirigintza arloetako informazio espaziala batu eta datu base geografikobakar batean antolatu da. Inplementazio honi esker, eguneroko lanetan datu hauekin egiten den kudeaketa hobetu da. Honetaz gain, datu espazialak kudeatzeko berariazko aplikazioak sortu dira. Alde batetik, Oñatiko udal bideen mantenu lanak erregistratu eta kudeatzeko LRS sistema bat, eta bestetik hondakinen bilketan herritarren inzidentziak hobeto kudeatzeko aplikazio bat.

Udal GIS korporatiboa eraikitzeko lanak GISLAN enpresak egin ditu QGis izeneko software librea erabiliz, lizentzia gastuak saihestuz eta datu guztiak udal zerbitzarietan gordez. Aurrera begira, barne mailako bistara- tzaile bat sortzea aurrikusten da.