Borrar

Onati

Udalak 'Errenta Aitorpena Euskaraz' kanpainarekin bat egiten jarraitzen du

2006tik 2024ra bitartean, 28 puntu egin ditu gora euskaraz aurkezten duten oñatiarren kopuruak

El Diario Vasco

oñAti.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:14

Oñatiko Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren alde egin du beste urte batez. Kanpaina honen helburua da herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea, euskarari administrazio publikoan bere lekua emateko. 2006tik 2024ra bitartean, 28 puntu egin ditu gora euskaraz aurkezten duten oñatiarren kopuruak. Udalak 17 urte daramatza errenta aitorpena euskaraz egitearen inguruko sentsibilizazio kanpainak egiten, eta neurri eraginkorra dela argi dago, oñatiarrek urtez urte egiten duten hizkuntza hautuaren arabera.

2006an, 500 baino gutxiago ziren aitorpena euskaraz bete zuten herritarrak, eta iazko kanpainan, berriz, 2.557 izan ziren, aitorpen guztien %36a. Urtez urte kopuru hori handitzen ari bada ere, Oñatiko euskaldunen kopurua kontuan izanik, oraindik ere badago hobetzeko tartea. Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren barruan sortu den esku-orria aste hontan bertan hasi dira etxeetara banatzen.

Lehen baino ezberdin, hiru bide erabil daitezke errenta aitorpena egiteko eta guztiak euskaraz egiteko aukera dago. Auto-likidazio proposamena etxean jasotzen da eta elebitan jasota dator, eta onartzerakoan, euskaraz egin nahi dela adieraziz gero, aurrerantzean euskaraz jasoko da. Mekanizatua aukeratuz gero, hitzordua hartzerakoan euskaraz egin nahi dela adieraztea nahikoa izango da. Azkenik, internet bidez eginez gero, errenta programaren euskarazko bertsioa deskargatu behar da eta, aholkulari baten laguntzarekin betez gero, euskaraz egiteko eskatu.

Gipuzkoan aste honetan jarri da abian 2024ko Errenta kanpaina, autolikidazio proposamenak bidali eta Ogasunaren webgunean argitaratzearekin batera. Autolikidazio proposamen horiek martxoaren 31tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta telematiko modalitatea berriz, apirilaren 3an hasiko da eta hurrengo egunean, aurrez aurreko arretarako hitzorduak ematen hasiko dira. Apirilaren 8tik aurrera Ogasuneko bulegoetan aitorpenak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak 'Errenta Aitorpena Euskaraz' kanpainarekin bat egiten jarraitzen du