Torreauzoko kroserako izen-ematea zabalik dago

M.G.OÑATI.

Zabalik dago jada San Pedroko jaien baitan ekainaren 30ean jokatuko den Torreauzoko XXII. Kroserako izen-ematea. Azken hiru urteetan bezala, Abixaran taldeak antolatuko du, hasierako helburu eta asmoei eutsiz: emakumeen eta taldeen partaidetza sustatu eta lasterketak zuen izaera herrikoiari jarraipena ematea.

«Ez du gora behera handirik eta edonork egiteko modukoa da» antolatzaileen esanetan, baina bereziki emakumeak animatu nahi dituzte eta, ahal dela, taldean parte hartzera, «horrela atseginagoa eta dibertigarriagoa baita kirola egitea». Iaz partaideen %31 emakumezkoak izan ziren eta, beraz, aurten ere dei berezia egiten zaie emakumeei 7,5km.-ko lasterketa egitera anima daitezen. www.herrikrosa.eus atarian, Aloña Mendi tabernan eta Mendizabal kirol dendan eman daiteke izena aurrez (8€). Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, baina 12 euroren truke, eta ezin izango da talde bezala apuntatu.