Borrar
Aurrera begira, lehen lan-saioak prestatzen hasiak dira antolatzaileak. UDALA
25 parte-hartzailek eman dute izena Oñatiko emakume sortzaileen egitasmoan

Oñati

25 parte-hartzailek eman dute izena Oñatiko emakume sortzaileen egitasmoan

Beraien prestutasuna erakutsi dute hainbat jardueretan parte hartzeko, eta horrek agerian uzten du Oñatin «emakume sortzaileen komunitate aktiboa eta anitza dagoela»

I. Murillo

Oñati

Martes, 29 de abril 2025, 20:09

Oñatiko emakume sortzaileen egitasmoak bere bigarren urtea du aurten, eta ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, aurtengo edizioan urrats bat gehiago emango da: parte-hartzaileen profila zabalduz, diziplina artistiko eta sortzaile gehiagori egingo zaie lekua, eta sortze-prozesuaren inguruko lanketa sakonagoa egingo da.

Egitasmoaren aurkezpenean helburu argi bat jarri zuten mahai gainean: emakume sortzaileen lana ikusgarri egiteaz gain, beraien arteko elkarrizketa eta elkartrukea sustatzea, sortze-prozesua partekatzea eta sare berriak ehuntzea.

Lehen fasea

Egitasmoak erakusketa bat izango du ekainean parte-hartzaileen sortze-prozesua jasoko duen bideoekin

Lehen fase honetan, interesa duten emakume sortzaileak identifikatu nahi izan dira. Horretarako, izena emateko formulario bat zabaldu zen, eta orain arte, 25 emakume inguru animatu dira parte hartzera. Beraien prestutasuna erakutsi dute hainbat jardueretan parte hartzeko, eta horrek agerian uzten du, antolatzaileen hitzetan, Oñatin emakume sortzaileen komunitate aktiboa eta anitza dagoela.

Aurrera begira, lehen lan-saioak prestatzen hasiak dira antolatzaileak. Lehenik eta behin, aste honetan bertan bidaliko zaie galdetegi bat izena eman duten emakumeei. Galdetegi horren bidez, sortze-prozesuaren inguruko hainbat aspektu jorratu nahi dira: non eta nola aurkitzen duten inspirazioa, zein abiapuntutik sortzen diren beraien lanak, zein ataletan sentitzen duten indartzeko beharra, nortzuk diren beraien erreferenteak edo zein estrategia erabiltzen duten beraien lanak zabaltzeko eta saltzeko orduan.

Galdetegietatik jasotako informazioa izango da abiapuntu, emakume sortzaileen arteko elkarrizketa-prozesurako. Hau guztia lehen solasaldi eta tailer-saioan landuko da, eta hitzordu hori ere aste honen amaieran finkatzea aurreikusten da, zehaztuz eguna, ordua eta lekua.

Egitasmoak etorkizuneko beste fase bat ere aurreikusten du: ekainean egingo den erakusketa. Bertan, parte-hartzaile bakoitzaren sortze-prozesua jasoko duen ikus-entzunezko lan bat aurkeztuko da. Bideo horiek erakusketan proiektatuko dira, eta proiektuaren emaitza ikusgarria eta kolektiboa osatuko dute. Erakusketaz gain, etorkizuneko elkarlanak sustatzeko saio berezi bat ere aurreikusi da, non aurreko hilabeteetako lana eta ikus-entzunezkoa partekatuko diren.

Oñatiko emakume sortzaileak egitasmoaren helburu nagusien artean daude: Oñatin sortzen ari diren emakumeen lanari balioa ematea, haien artean harremanak eraikitzea, sorkuntzaren inguruko hausnarketa kolektiboak bultzatzea eta elkarlan berrien oinarriak finkatzea.

Horrela, herriko kultura-ehunari kolore eta dinamismo berriak ekartzea bilatzen da, emakume sortzaileen ahotsari espazio propio eta sendo bat emanez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 25 parte-hartzailek eman dute izena Oñatiko emakume sortzaileen egitasmoan