Onati
Oñatiko Unibertsitatea V. Arkeotopaketak datorren asteanSecciones
Servicios
Destacamos
Onati
Oñatiko Unibertsitatea V. Arkeotopaketak datorren asteanEl Diario Vasco
oñati.
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:12
Maiatzaren 7an egingo da 'Oñatiko Unibertsitatea' V. Arkeotopaketa izeneko jardunaldien inaugurazio ekitaldia. Egitasmo honek helburu bikoitza du: alde batetik, Euskal Herriko ondare arkeologiko eta paleontologikoa ezagutzea eta zaintzea; eta, bestetik, horri balioa eman eta gizartera zabaltzea, zientzia herritarren eskura jarriz.
Ekimen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurrean Ikerketa Talde Kontsolidatuak (IT-1435-22) eta Oñatiko Udalak / Arrikrutzeko Kobak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Ikerketaren eta dibulgazioaren arteko lotura indartzea da xede, eta horretarako, Oñatiko herria ezin aproposagoa da, izan ere, bertan kokatuta baitago Euskal Herrian sortu zen lehen unibertsitatea. Eraikin historiko horrek, euskal errenazimentuko arkitektura adierazgarrienetako bat izanik, jarduera kultural eta zientifikoetarako ateak zabalik ditu gaur egun ere.
Maiatzaren 7an, asteazkena, 16:00etan izango da inaugurazio ekitaldia Oñatiko Unibertsitateko Areto Nagusian. Bertan, Xabier Igartua Loidi, Oñatiko alkateordea, izango da ongietorriaz eta sarreraz arduratuko dena.
Ondoren, ekimenaren testuingurua azalduko du Alvaro Arrizabalagak, Arkeotopaketa honen zuzendariak. Ekitaldia talde-argazki batekin borobilduko da eta aurreikusitako iraupena 10 eta 15 minutu artekoa da.
Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, arratsaldeko 19:00etan, hitzaldi zientifiko ireki bat eskainiko da herritarrentzat, zientzia eta kulturaren arteko zubia eraikitzeko helburuz. Hitzaldia María Dolores Simón ikerlari eta irakasleak emango du, Sevillako Unibertsitatekoa, eta Iberia hegoaldeko Erdi eta Goi Paleolitikoan aditua den heinean, ikuspegi sakon eta espezializatua eskainiko du.
'Artistas del Paleolítico en Andalucía' izenburupean, Andaluziako arte paleolitikoaren inguruko azken aurkikuntzak, ikerketak eta horien interpretazio berriak aurkeztuko ditu. Adituak historiaurreko gizakiek sortutako adierazpen artistikoen inguruan egindako azterketak partekatuko ditu, eta nola irakurri daitezkeen irudi horiek testuinguru arkeologiko eta kulturalaren bidez azalduko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.