
Oñati
Oñatiko berba eta esamoldeen karta-jokoa laster eskuartean izango daSecciones
Servicios
Destacamos
Oñati
Oñatiko berba eta esamoldeen karta-jokoa laster eskuartean izango daEl Diario Vasco
Jueves, 30 de enero 2025, 20:18
Oñatiko Udala eta Badihardugu euskara elkartearen arteko lankidetza aspalditik dator. Horren harira, 2019an Ingo xonau! egitasmoa abian jarri zen, hitanoa eta bereziki emakumeei zuzendutakoa biziberritzeko helburuz. Denbora aurrera egin ahala, bide berean abiatu da Oñatiko berba eta esamoldeen karta-jokoaren sortze egitasmoa. Kasu honetan helburua ikasgeletan oñatiera biziberritzea da, herriko euskararen aberastasuna gaztetxoen artean ezagutaraziz eta modu jostagarri batean herriko hizkeran trebatzeko materiala eskuratuz.
Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia presta-tzeaz eta Mirari Sagarzazu, berriz, kartetarako irudiak sortzeaz. Prestaketa lanetan ari dira eta aurki eramango da inprentara. 300 karta-joko argitaratuko dira, hasieran, eta herriko ikastetxeetara banatuko dira, ikasleek erabili ditzaten.
42 kartaz osatutako jokoak, jolas bide ezberdinak eskaintzen ditu baina helburua da gaztetxoek Oñatiko berba eta esamolde bereziak ezagutu, barneratu eta horien erabilerari jarraipena ematea.
Egileen inguruan goraipatu daiteke, Idoia Etxeberria kazetari oñatiarra egin dituela karten testuak. Etxeberria Lizardi sari edo Karmele Igartua sorkuntza lehiaketa irabazi ditu besteak beste. Mirari Sagarzazu ilustrazaileak berriz, bere burutaz dioenez «burutapen eta istorioen forma emaile. Erronka berrien zale. Entzutearen, landareen eta ezer ikutu ezin den garai honetan dena ukitzearen maitale». Karta jokoen marrazkiak ikusita, ondo antzeman daiteke bere filosofia.
'Ingo xonau! proiektua herri ekimenetik, Udalaren babesarekin, sortutako da egitasmo hau herriko hainbat eragile ari dira parte hartzen (Udal euskaltegia, Jabetze Eskola, ikastetxeak, herritarrak...). 2019an jarri zen martxan, noka jasotzeko elkarrizketak egin zituzten, eta diagnostiko-ikerketa txiki bat ere bai, auzoz auzo nokaren egoera zein den jakiteko. 2021aren azaroan 'Oñatiko hika poltsikaran' liburuxka plazaratu zuten, hitanoari buruzko oinarrizko informazio eta gehien erabiltzen diren aditzekin. 2022an, beste pauso bat eman zuten, eta material hori herriko ikastetxeetan banatu zuten, liburuxka erabiltzen hasteko. Bigarren Hezkun-tzako herriko hiru ikastetxeetan liburuxkak, esku-orriak eta txapak banatu dizkiete, eta hika praktikatzen hasiko dira, astean behin, euskara orduetan. Hainbat herritarren testigantzekin grabatutako dokumentala ere erakutsiko diete irakasleei hitanoaren erabilera nolakoa izan den eta galeraren zergatiak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.