Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Aste honetan egin dute aurkezpena Gazteleku aurrealdean, eta aurtengo programazioaren xehetasunak eman dituzte. I. M.
Oñatik hika ardatz izango duen Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu du

Onati

Oñatik hika ardatz izango duen Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu du

Maiatzaren 15etik 25era, Oñatiko kaleetan txapa jantzita eta euskaraz hitz eginez parte hartzea izango du erronka nagusi

IKER MURILLO

oñAti.

Martes, 8 de abril 2025, 20:16

Oñatiko Euskaraldiaren batzordeak prentsaurrekoa eskaini du aste honetan, maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Euskaraldiaren inguruko xehetasunak eta berritasunak azaltzeko. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta antolatzaileek adierazi zutenez, eraldaketa proposatu dute egiteko moduetan, ·Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia» izan dadin.

Oñatiren kasuan, egitasmoan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, «hizkuntza ohiturak aldatzeko» eta gaur egun «euskararen erabilera sustatzeko».

Oñatiko Euskaraldiaren batzordeak azpimarratu duenez, egitasmoa herritar guztientzat izango da irekia, eta parte-hartzaileek Ahobizi edo Belarriprest txapak janzteko deia egin dute.

Hika protagonista

Ahobiziak euskaraz ahalik eta gehien hitz egitea bilatzen du, eta Belarriprestak, berriz, elkarrizketa elebidunak ahalbidetzea. Maiatzaren 15etik 25era, Oñatiko kaleetan txapa jantzita eta euskaraz hitz eginez parte hartzea da erronka.

Euskaraldiaren edizio honetan, berritasun gisa, hika izango da protagonista nagusia. Oñatin, hitanoa sustatzeko helburuarekin, parte-hartzaileek 'H' pegatina jantzita parte hartu ahal izango dute. Horrela, hitanoaren erabilera sustatu nahi dute.

Ez da beharrezkoa izango hikaz hitz egiten jakitea, baina entzuteko eta erabiltzeko prest egon behar da. Herritarrak hika erabiltzera animatzen dira, eta helburua hika modu naturalean eta librean praktikatzea izango da.

Euskaraldiaren barruan hainbat egitasmo antolatuko dira; hala nola, mintzodromoa, euskarazko zopa antzezlana, eta Hika Eguna, maiatzaren 17an, poteoa eta bazkariarekin. Era berean, hika bertso-saioa izango da 18an eta 'Bizitu Euskaraldia' bizikleta martxa ere izango da 20an.

Bestalde, herriko ikastetxeen arteko 'Appa hi!' lehiaketaren finala maiatzaren 23an egingo dute Gaztelekuan, eta Euskaraldiaren itxiera ekitaldia maiatzaren 25ean ospatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oñatik hika ardatz izango duen Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu du